miércoles, 29 de enero de 2014

EKONOMIA ETA ENPRESA LANAK HITZALDIA

Pasadan abenduan enpresen sailkapena bere tamainaren arabera landu genuen.
Enpresa txiki eta ertainen (ETE) eta enpresa handien ezaugarriak aztertu genituen,
multinazional handi batzuen jokabide desegokiak ere bai. Ane Gilek eta Aitziber Ugaldek, batxilergoko 2Cko ikasleek, egindako lanak ikus ditzakezue.

Enpresen elkartzeko moduak, eta baita ere, elkarren arteko akordioak aztertu genituen.

Hitzarmen edo kartel horiek, batzuetan, enpresen artean egon behar den bidezko lehiaren kontra daude. Gai horretaz hitz egiteko, gure erkidegoan dagoen Lehiaren Euskal Agintaritzatik, bi ordezkari etorri ziren erakunde horren funtzioak azaltzeko. Argazkian, Guillermo Aranzabe Pablos eta bere laguntzailea ageri dira gure gelan.  




No hay comentarios:

Publicar un comentario