martes, 1 de abril de 2014

“GABRIEL ARESTIREN BILBO “ IBILBIDEA EGIN DUGU BATX 2. MAILAKOEK

Bilbon zehar egin dugu ibilbide literario historikoa. Gabriel Arestiren garaiko Bilbo gaur egunekoarekin
alderatu dugu. 60-70 hamarkadetara egin dugu bidaia denboran zehar.
Desindustrializazioa, frankismoa,euskararen ukazioa…eta Arestiren poemak

Euskalduna Jauregiraino metroz joan gara, handik hasi eta geldiune bakoitzean tokiko arkitektura, historia
Denon artean azaldu, eta hainbat poema errezitatu ditug, taldeka lana aurretiaz prestatuta,

Bilbo arestiarra ezagutu dugu, Gaur eguneko eraikuntzak begiratu eta lehengoa interpretatzen Ikasi dugu.
Euskalduna Jauregiko burdinak eraman gaitu beste garai horietara, poesia soziala euskaraz idatzi zuen Arestik.
Bere kantak gureak eginez bukatu dugu Plaza Berrian.
Egun da Santi Mamiña… eta hainbat
Guretzat idatzi zuen  Arestik, herriarentzat, eta Bilbotik.




No hay comentarios:

Publicar un comentario